XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Memento berean, beste indar batek eragiten dio ur edo mun horri: adaburuko hostoetan ura lurrindu egiten da, ebaporatu, eta horrela lurrinketa aurrera doalarik, erakarri egiten du mun berria hodi-sortatik.

Sustraietako presioa eta hostoetako erakarpena, halere, ez dira aski ura ehun metrotaraino nolatan jaso ote dezakean ulertzeko.

Ez dakigu beste zein eragilek lagun dezakean jasoera-fenomeno horretan.

Oraindik ere gaur gizonari izkutuak zaizkion ahalmenak ditu zuhaitzak.

Izadian ia ekintza guziek dute helburutzat motaren iraupena.

Loreak miresten ditugu, bai; geletako apaingarri polita dira, etxeko jaietan opari egoki, eta hil-ondoko oroigarrietan azken seinale eta gorazarre.

Halaz ere, loreak dituzten landareetan, motaren iraupenari eusteko ez bestetarako balio dute loreok.

Hazia lore hauetxen bidez sortzen du landareak, eta beroietatik sor daiteke gero landare fanerogamen hazaldi berri bat.

Gerta daiteke batzutan loreak nabarmenak ez izatea.

Ez bait da beti beharrezkoa kolore ederrik izatea.

Haziak emateko, hazkiak dituen pisoin bat izan behar du loreak, baita hazi-irina emango dioten lorezilak.

Hazi-irin hori pisoinera sartu delarik, ernaturik gelditzen dira hazkiak; eta ondoko hazerak helburaraino eramango ditu segidan, alegia, fruturaino.

Pisoinaren muturrean zabalgune bat dago, eta hazkiak helduta daudenean itsaskor bihurtzen da.

Hau dela bide, hazi-irina itsatsi egiten da pisoinean, eta hazi-irinezko bihitxoak aurreruntz doaz pisoinean barrena.

Handik laister, hazkiaren muinetaraino sartzen da hazi-irina, hazkia ernatuz; eta hau orduan hazi bihurtzen hasten da.